Eibarko Pala Txapelketaren finalerdiak jokatuko dira asteburuan
Unda eta Apa Apraiz eta Txiploren aurka arituko dira, eta Arkaitz eta Ane Egia eta Zugadiren kontra
2026/05/15
12:42
Ekhi Belar Errasti
Azken txanpara iristen ari da 6. Eibarko Pala Txapelketa. Astelena frontoiak finalerdietako partidak jasoko ditu bihar, larunbata, 09:00etatik aurrera, eta sailkatzen direnek maiatzaren 30ean, 11:00etan, jokatu dute finala, Euskal Jaiaren egitarauaren barruan.
Lehen finalerdian, Unda-Apa bikoteak Apraiz-Txiplo izango ditu aurkari. Ondoren, bigarren norgehiagokan, Arkaitz-Ane eta Egia-Zugadi bikoteak neurtuko dira.