Eibarko Pala Txapelketaren finalerdiak jokatuko dira bihar goizean

Goizeko 9:15ean hasiko da jaialdia, Astelena pilotalekuan
Eibarko Pala Txapelketaren finalerdiak jokatuko dira bihar goizean
2026/05/22 12:24
Ekhi Belar Errasti

Amaierara heltzen ari da Eibarko Pala Txapelketa eta bihar, maiatzak 23, 9:15etik aurrera, finalerdiak jokatuko dira Astelena pilotalekuan. Bertan, Iosu eta Ginea Gallastegitarren aurka arituko dira, eta Amas eta Bartolok Acemel eta Xabier izango dituzte aurkari.

Finala hurrengo asteburuan jokatuko da, maiatzaren 30ean, Euskal Jaiko larunbatean.