Eibarko Pentsiodunak Gasteizen izan dira pentsio duinak aldarrikatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako manifestazioan parte hartu dute gaur goizean.
Eibarko Pentsiodunak Gasteizen izan dira pentsio duinak aldarrikatzeko
2024/04/18 18:10
eta kitto!

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi politikoei zuzendu zaien eskariak 1.080 euroko gutxieneko pentsioa berehala ezartzeko konpromisoa hartzea, genero arrakalarekin amaitzea eta osasun zerbitzu publikoak eta mendekotasunaren eta zaintzaren arretarako zerbitzu publikoak hobetzea izan dira.

Hainbat herrietako pentsiodunak hurbildu dira Gasteizera eta antolatzaileen hitzetan, hiru mila lagun baino gehiago bildu dira.