Eibarko pentsiodunen mugimenduak asteroko kontzentrazioak eten ditu, irailaren 12ra arte
2022/07/05
09:00
eta kitto!
Euskal Herriko herri gehienetan bezala, Eibarren ere asteleheneroko kontzentrazioak irailaren 12ra arte bertan behera lagatzea erabaki du Eibarko pentsiodunen mugimenduak. Oporrak hartu aurretik, gogora ekarri nahi dute ekainaren 25ean Donostian amaitu zen Euskal Herriko Pentsiodunen I. Bizikleta Martxan 20.000 lagunek baino gehiagok hartu zuela parte, eta Donostiako manifestazioan 1.000 lagunetik gora batu zirela. Diotenez, “kontzentraziorik gabeko bi hilabete horiek energiak kargatzeko eta lan egiteko eta erantzuteko modu berriak aztertzeko balio behar digute, baita gure eskaerak egunean jartzeko ere. Bada garaia Gasteizko Gobernuak pentsiodunen mugimenduaren proposamena bere gain hartzeko eta eskatzen den ponentzia abian jartzeko, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa bermatzeko, partida ekonomiko espezifiko batekin, Madrilgo gobernuak bere gain hartu arte”.
Salatzen dutenez, “une honetan, KPIaren kontrola erabat kontrolik gabe dagoenean, erregaien prezioak jende asko aberasten du oraindik ere, eta konpainia elektrikoek etxe askotan falta den dirua banatzen jarraitzen dute. Gure ustez, Escrivaren ministroaren departamentuak inflazio erreala errespetatzeko konpromisoa hartu behar du, azpijoko eta irakurketa interesaturik gabe”.
Irailaren 12tik aurrera mahai gainean aldarrikapen historikoak dituztela jakin badakite eta beste behin gizarte osoaren inplikazioaren garrantzia azpimarratu nahi dute, egun horretan 12:00etan Untzagan elkarretaratzea egingo dela gogoraraztearekin batera.