Eibarko PP-k zezen plaza berriz irekitzea proposatzen du

Eibarko PP-k zezen plaza berriz irekitzea proposatzen du
2023/05/18 12:51
eta kitto!

Julen Robles PP alderdiaren alkategaiak zezenketen alde borrokatuko duela jakinarazi du prentsa ohar baten bitartez. Horrela, herriko zezen plaza berriz irekitzea eta zezenketak ospatzea proposatzen du. “Konpromezu honek Eibarrekin, gure baloreekin, gure kulturarekin eta gure historiarekin bat egiteaz gain, torero maisuak omentzeko balio du”, oharrean dioenez.


Roblesen berbetan, “toreroak, ausardiarekin eta erresistentziarekin dantzatuz, mendeetan zehar euskal eta espainiar kulturaren zutabe izan dira. Hala ere, azken urteotan, ideologia neokomunistaren presioaren ondorioz, zezenketak ahaztu eta baztertu egin dira".