Eibarko Rugby Taldeak Getxoren aurka jokatuko ditu Erreginaren Koparen final zortzirenak

Kanporaketak partidu bakarrera jokatuko dira eta eibartarrek etxean jokatuko dute lehenengoa
Eibarko Rugby Taldeak Getxoren aurka jokatuko ditu Erreginaren Koparen final zortzirenak
2026/03/26 11:34
Ekhi Belar Errasti

Erreginaren Kopa hasiko da asteburuan maila gorenean ari diren taldeen parte-hartzearekin. Kanporaketak partidu bakarrera jokatuko dira eta final zortzirenetakoa izango da lehenengoa.

Eibar Rugby Taldeak etxean jokatzeko abantaila izango du, baina etsai gogorra izango du aurrean: Getxo RT. Partidua larunbatean jokatuko da, martxoak 28, 16:00etan, eta zaleen babesa ezinbestekoa izango da txapelketan aurrera egin nahi bada.