Eibarko sozialistek Espainiako II. Errepublikaren aldarrikapenaren 95. urteurrena ospatu dute

Urteurrenak bat egin du Untzaga plaza Memoria Demokratikoaren Leku izendatzeko ekitaldiarekin.
2026/04/14 21:08
Silbia Hernandez Arrazola

Gaur, apirilak 14, Espainiako II. Errepublikaren aldarriaren 95. urteurrena bete da eta, Untzaga plaza Memoria Demokratikoaren Leku izendatzeko orain dela urtebete hasitako prozesua itxi da, udaletxean plaka ipini eta izendapena modu ofizialean eginez. Horretarako ekitaldi instituzionala amaitu eta, jarraian, Eibarko sozialistek urteroko moduan gogoratu dute Errepublikaren aldarria, Untzagako Herriaren Etxeko balkoian Errepublikaren bandera igota eta, jarraian, 12:00etan puntuan Txaltxa Zelaian txapliguak botata.