Eibarko sozialistek legegintzaldiaren lehen bi urteen inguruko balantzea egin dute
2021/06/21
13:47
eta kitto!
Legegintzaldiaren erdia bete dela eta, bi urte hauen inguruko balantzea egin nahi izan du Eibarko PSE-EEk eta, asmo horrekin, etxe guztietara banatzen ari diren aldizkaria atera dutela azaldu zuten Jon Iraola alkate eta Eibarko sozialisten idazkari nagusiak eta Ana Telleria PSE-EEko Antolakuntza idazkari eta eledunak barixakuan egindako prentsaurrekoan.
“Bakoitzaren onena eman behar izan dugu denok ezustean harrapatu gaituen pandemiari aurre egiteko”, adierazi zuen Iraolak. Horren harira, sozialistek azpimarratu nahi izan dute 2020an eta 2021ean onartutako bi talka-planen garrantzia: “Pandemiak gehien kaltetu dituen sektoreei laguntzeko, 2.645.000 euro baino gehiago erabili behar izan ditu Udalak eta, beraz, aurreikusita zeuden irisgarritasuna hobetzeko lan batzuk ezin izan dira egin”. Horrekin batera, Eibarko Ospitaleak krisi honetan izan duen funtsezko eginkizuna azpimarratu zuten. Ana Telleriaren berbetan, “pandemiak agerian utzi du Eibar Ospitalea beharrezkoa zela eta punta-puntako osasun-ekipamendu hori Eibarren kokatzea guztiz justifikatuta zegoela, nahiz eta oposizioko alderdiek kontrakoa esan”.
Eibarko sozialistek kaleratu duten aldizkarian “oso modu grafikoan” ageri diren proiektu estrategikoak errepasatzeko aprobetxatu zuten agerraldia: “Errebal Plazia, Eibar eta Elgoibar arteko bidegorria, Txonta auzoa biziberritzeko proiektua, Estaziño-Azitain artean trenbidea estaltzea, Erisonoko industrialdea haunditzea, Andretxea berria… horiek guztiak martxan ipintzeko lanean dihardugu, beste talde eta erakunde batzuekin batera”.
Aurrera begira, irisgarritasuna hobetzera bideratuta dauden hainbat proiektu ekarri nahi izan dituzte gogora: “Iaztik martxan dauden Tiburzio Anitua eta Txontako igogailuak, Ziriako Agirren eta Azitainen irisgarritasuna hobetzeko proiektuen erredakzioa, Mekolan, Torrekuan eta Ubitxa-San Kristobalen igogailuak ipintzeko proiektuak eta Jardiñetan igogailuak ipintzeko lanak. Azken hauek pandemiaren ondorioz geratuta egon diren arren, berehala hasiko dira egiten”.
Bestalde, politika egiterako orduan pertsonek duten garrantzia azpimarratu nahi izan du Iraolak: “Hartzen ditugun erabaki guztien erdigunean eibartarrak daude beti, egiten dugun guztia herritarren hobebeharrez izaten da”.
Orain arteko ildoari jarraituz, gainontzeko alderdiekin ados ipintzeko borondatea dutela berretsi nahi izan dute, “gehiengorik ez dugunez gauzak aurrera irtetzeko besteen babesa behar dugulako, baina ez horregatik bakarrik, sozialistok gainerako alderdiekin akordioak lortzeko gaitasuna badugula aurretik ere erakutsi dugula uste dugu. Horren erakusgarri da, gutxiengoan gobernatu arren, beti onartu ditugula aurrekontu eta tasa berriak.
2021ean gobernu-taldean izan den berrikuntzarik garrantzitsuena Jon Iraola alkate izendatzea izan dela nabarmendu zuten agerraldia amaitu baino lehen. Telleriaren berbetan, "hiru hilabete hauetan, Jonek Eibar eta eibartarrekin lidergoa eta konpromisoa erakutsi ditu. Horrekin batera, besteei entzuteko zein eurekin berba egiteko eta lanerako duen gaitasuna ikaragarria da. Bera aukeratu genuenean bagenekien horrelako ardura bere gain hartzeko pertsona egokia zela, eta zuzen geundela erakusten digu egunetik egunera”.