Eibarko sozialisten 125 urteak biltzen duen erakusketarekin hasiko dira hori ospatzen
Egitaraua datorren astean, martitzenean inauguratuko den erakusketarekin hasiko da: Eibarko sozialisten 125 urteko historia laburbiltzen duen erakusketa 19:00etan zabalduko dute, Untzagako Herriaren Etxeko areto nagusian (2. solairuan), eta bertan egongo dira Carmen G. Guerra, erakusketaren komisarioa, Ana Telleria, Eibarko PSE-EEko (PSOE) idazkari nagusia, Jon Iraola, Eibarko alkatea eta Eneko Andueza, Euskal Sozialisten idazkari nagusia.
Ekitaldi nagusia, bestalde, martxoaren 25ean, larunbata, izango da. Egun horretan ekitaldi politikoa egingo da, Errebalen, eta Santos Cerdán PSOEko Zuzendaritza Federaleko antolakuntza idazkariak hartuko du parte, beste hainbatekin batera.
Eta apirilaren 20an, eguena, Eibarko sozialisten elkartearen 125 urteei buruzko dokumentala aurkeztuko du alkateak, Armeria Eskolako areto nagusian.
Ana Telleria idazkari nagusiaren hitzetan, “Eibarko sozialista guztientzat oso garrantzitsua da ospakizuna. 1897az geroztik, XIX. mendearen amaieran, Eibarko sozialismoak jakin izan du gure hirian askatasunaren, berdintasunaren eta justizia sozialaren sugarra piztuta mantentzen, eta bere eragina nabarmena izan da Gipuzkoako zein Euskadiko sozialismoan”.
Ekitaldi guztiak irekiak dira eta eibartar guztiak gonbidatuta daude.