Eibarko Sozialisten txosnaren kontrako erasoa gogor gaitzetsi dute
2022/09/09
17:32
eta kitto!
Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak gogor gaitzetsi Arrate bezperan gertatutako Eibarko Sozialisten txosnaren kontrako erasoa. Adierazi duenez, txosna mezu “iraingarriz” josita agertu zen Arrate eguneko goizean eta militante sozialistek idatzitakoa garbitu behar izan zuten. Txosnan margotutako esaldietan `PSOE = GAL´, `diruzale lotsagabeak´, bai eta Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren kontrako irainak ere. Ohar baten bidez salatu duenez, 2016. urteaz geroztik, alegia, Eibarko PSE-EEk txosna bat jarri zuen lehen urtetik, espazio horri eraso egiten zaio, eta horrek desberdin pentsatzen duenarekiko “gorrotozko eta intolerantziazko” jarrera adierazten duela adierazi du, “baita balio demokratikoekiko errespetu falta ere”.