Eibarko Txirrindulari Elkarteak Ohiko Batzarra egingo du zapatuan

Gaur hasi da elkartearen bitartez zikloturista lizentzia eskatzeko epea
Eibarko Txirrindulari Elkarteak Ohiko Batzarra egingo du zapatuan
2026/01/07 10:09
Ekhi Belar Errasti

Urte berriaren hasierarekin, Eibarko Txirrindulari Elkarteak 2025eko Ohiko Batzarra egingo du zapatu goizean, urtarrilak 10. Lehen deialdia 11:00etan izango da eta bigarrena 11:30ean, eta Portaleko areto nagusian egingo da.

Elkartetik jakinarazi dutenez, hauek izango dira batzarrean landuko dituzten gaiak:

  • ·             2024ko akta onartzea, bazkideei bidalita.
  • ·             2025eko jardueren erakusketa.
  • ·             2026rako jarduera-proposamena (lasterketak, ekitaldiak eta mendeurreneko hainbat jarduera).
  • ·             2025eko mugimendua eta egoera ekonomikoa.
  • ·             2026rako aurreikusitako aurrekontua
  • ·             2026ko lizentziak berritzea
  • ·             Eskaerak eta galderak.

 

Zikloturista lizentzia eta loteria

Urte berriari begira jarrita, Eibarko Txirrindulari Elkarteak 2026rako zikloturista lizentzia eskuratzeko aukera ematen du gaurtik aurrera. Lortzeko, elkartearen bulegotik (Pagaegi kalea, 3) pasa beharko da martxoaren 11 baino lehen, 19:00etatik 20:00etarainoko ordutegian.

Elkartearen Gabonetako loteria erosi zutenek, bestalde, dirua irabazi zuten zozketan (jokatutako kopurua) eta elkartearen lokaletik pasa daitezke dirua eskuratzeko, lehen aipatutako ordutegian.