Eibarko Txirrindulari Elkarteak urteko batzarra egingo du zapatu goizean Portalean

Eibarko Txirrindulari Elkarteak urteko batzarra egingo du zapatu goizean Portalean
2023/01/10 eta kitto!
Ohikoari jarraituz, Eibarko Txirrindulari Elkarteak urteko batzar orokorra egingo du datorren zapatuan, 11:00etan lehen deialdian eta ordu erdi geroago bigarrenean, Portaleako areto nagusian. Eguneko ordena honako puntuek osatuko dute: a) iazko aktaren onarpena, b) 2022ko aktibitateak, c) 2023rako aktibitateen proposamena, d) 2022ko mugimenduak eta egoera ekonomikoa, e) 2023rako aurrekontua eta f) galdera-erantzunak.

Aldi berean, bazkideei gogoratzen zaie, batzarrera deitzen bidali zitzaien eskutitzarekin batera jaso zuten fitxa bete behar dutela eta clubciclistaeibarres@gmail.com helbidera bidali edo, bestela, klubean entregatu. Garrantzitsutzat jotzen dute datu horiek biltzea, datuak eguneratzen dihardutelako.