Eibarko Udal Musika Eskolak ekainaren 1ean zabalduko du ikasturte berrirako matrikulazioa
2020/05/27
11:40
eta kitto!
Ekainaren 1ean zabalduko dute 2020-2021 ikasturterako matrikulazioa Eibarko Udal Musika Eskolan. COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, matrikulak bakarrik emailez egingo dira, www.eibar.eus web orriaren bitartez (“Tramiteak” azpiatalera joan behar da): bertan eskuragarri dagoen matrikulazio orria bete eta jbgmusikaeskola@gmail.com helbidera bidali behar da. Dokumentua sinatzerik ez baduzue, sinatu gabe bidali daiteke. Uztailaren 1etik aurrera Portaleko atezaintzan entregatu beharko duzue matrikula orria, sinatuta, eta tarifa bereziak eskatzeko beharrezkoa den dokumentazioa ere orduan aurkeztu beharko da. Gogorarazi dutenez, instrumentu berarekin jarraitu nahi dutenentzat epe bat dago: “Derrigorrezkoa da epe honen barruan matrikula orria ondo beteta emailez bidaltzea, nahiz eta sinatu gabe bidali. Ez dira onartuko uztailaren 1etik aurrera aurkeztutako matrikula orriak aurretik matrikula hori ez bada emailez bidali”. Lehen aldiz instrumentua aukeratuko dutenen kasuan, aukeraketa egin eta gero, Musika Eskolako arduradunak jarriko dira eurekin kontaktuan, zein instrumentutan matrikulatu beharko diren azaltzeko. Eta instrumentuz aldatu nahi duten ikasleek, berriz, ekainaren 10a baino lehen jakinarazi beharko dute, jbgmusikaeskola@gmail.con helbidera idatzita edo 688 67 56 05 telefono zenbakira deituta.