Eibarko Udalak arte eszenikoen inguruko tailerra antolatu du Lehen Hekuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat
Eibarko Udalak arte eszenikoen inguruko "Sormen tailerra" antolatu du haurrak antzerki eta musikalaren munduan murgiltzeko, haurren gaitasunak eta doaiak garatuz ondo pasatzen duten bitartean. Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendua dago
Tailerra Errebal Plazan burutuko da (euskaraz) martxoaren 9, 16 eta 17an, 17:00etatik 19:00etara.
Ikastaroaren prezioa 9 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 18 eurokoa Eibartik kanpokoentzat.
Matrikula egiteko epea otsailaren 23tik dago zabalik eta martxoaren 3an itxiko da. Matrikula egiteko: https://formularioak.eibar.eus/eu/sormen2024-01
Tailer honetan parte-hartzeko gutxienez 6 ikasle beharko dira, eta gehienez 30.
Bestalde, oinarriak eta informazio gehigarria kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.