Eibarko Udalak bonu-kanpaina berria abiarazi du elikadura eta ostalaritza sektoreentzat
Eibarko Udalak erosketa-bonuen kanpaina jarriko du martxan irailaren 9tik aurrera, herriko elikadura eta ostalaritzako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko helburuarekin. Ekimenaren koordinazio eta kudeaketaz Eibarko Merkataritza Gune Irekiaren bulegoa (EMGI) arduratuko da.
Kanpaina sektore horretako establezimendu guztiei irekita dago, EMGIko kide izan ala ez. Parte hartu ahal izateko, atxikimendu-agiri bat bete eta sinatu beharko dute interesdunek, irailaren 9tik 12ra bitartean (biak barne). Dokumentua Eibarko Udalaren webgunean (www.eibar.eus) atarian eskuragarri izango da.
Agiria bidaltzeko bi aukera daude:
-
Posta elektronikoz, helbide honetara: info@eibarcentrocomercialabierto.com
-
EMGIren bulegoetan entregatuta (Untzaga 7, 3. behea).
Informazio gehiago nahi duten establezimenduek 943 25 40 83 telefono zenbakira deitu edo aipatutako posta elektronikora idatzi dezakete.
Datozen egunetan argitaratuko dira kanpainaren inguruko xehetasunak, hala nola bonuak erosteko datak eta horiek eskuratzeko baldintzak.