Eibarko Udalak Mercedes Kareaga Bekaren lehenengo deialdia kaleratu du
2022/04/29
09:35
eta kitto!
Beka honen bidez, Eibarko herriarentzat interes berezia duten eta herriarekin edo eskualdearekin zerikusia duten ikerketa-proiektuak sustatu, ikertu eta zabaldu nahi dira. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 1etik 30era bitartean izango da. Proiektuak elektronikoki aurkeztu behar dira, Udalaren webgunetik.
Aurreneko edizio honetan Mercedes Kareagaren biografia izango da ikergaia, horrela, Eibarko emakumeen alde eta gizarte arloko asmo esanguratsuetan hainbeste lan egin zuen ekintzaile eibartarraren biografia osatu eta bistaratzeko. Bekaren zenbatekoa 9.000 eurokoa da eta lanak euskaraz aurkeztu behar dira maiatzaren 1etik 30era bitartean, Oinarrietan zehazten den bezala.
Informazio gehiago Ego Ibarraren webgunean