Eibarko udaltzain batek ez du euskaraz jakin beharrik
Epaitegiak partzialki onartu du udaltzain lanean 30 urte daramatzan hautagai baten helegitea
2024/04/22
12:26
eta kitto!
Hori ebatzi du epaile batek, euskararen aurkako epai berri batean. Donostiako Administrazioarekiko Auzien Lehenengo Epaitegiak ebatzi du Eibarko udaltzain lanpostu bat egonkortzeko deialdian hautagai batek ez duela euskara maila frogatu beharko.
Epaitegiak partzialki onartu du udaltzain lanean 30 urte daramatzan hautagaiaren helegitea; hor jarri zuenaren arabera, “baztertzailea” da euskaraz jakiteko eskatzea. Epaitegiak arrazoia eman dio, eta Eibarko Udalari eskatu kontuan har ditzala pertsona horren merituak, “prozesuan euskararen ezagutza baztertzailea izan gabe”. Hori bai, orain apelazio errekurtsoa aurkez daiteke.