Eibarko VI. Pala Txapelketaren finalak jokatuko dira larunbatean Astelena frontoian

Final handian Egia eta Zugadi bizkaitarrak Gallastegitarrek osatzen duten bikotearen aurka lehiatuko dira
Eibarko VI. Pala Txapelketaren finalak jokatuko dira larunbatean Astelena frontoian
2026/05/25 12:01
Ekhi Belar Errasti

Euskal Jaiaren egitarauaren barruan jokatuko dira Eibarko VI. Pala Txapelketaren finalak larunbatean, maiatzak 30, 11:00etatik aurrera, Astelena frontoian. Gainera, partiden ondoren, luntxa eta txapel banaketa egingo da.

Bigarren mailako finalarekin emango zaio hasiera jaialdiari eta, bertan, Mikel Aparicio ‘Txiplo’ eta Jon Apraiz eibartarrak Andoni Acemel eta Xabier Barrenechea mutrikuarren aurka lehiatuko dira.

Final handian, ostera, Markinako Unai Egia eta Munitibarreko Asier Zugadi Soraluzeko Ion eta Julen Gallastegiren kontra arituko dira. “Maila handiko finala izango da, ikustea merezi izango duena”, antolatzaileen berbetan.