Eibarrek 100 sarrera jarri ditu salgai 15 eurotan Vila-real Bren aurkako partidurako

Eibarrek 100 sarrera jarri ditu salgai 15 eurotan Vila-real Bren aurkako partidurako
2023/12/01 10:25
eta kitto!
Astelehen gauean hurrengo jardunaldiari amaiera emateko Zeramikaren Estadioan jokatuko den Vila-real B - SD Eibar partidurako Vila-realek bidalitako 15 euroko ehun sarrerak bihar jarriko dira salgai, 09:30etik 13:30era, eta tarte horretan bakarrik salduko dira. Ohikoa denez, sarrera bat eskuratzen duten  guztien datu pertsonalak eta harremanetarako datuak eman beharko dira. Partidua astelehenean jokatuko da, 20:30ean hasita.