Eibarrek Alcala Zamorari oparitutako pistola errekuperatu dute
80 urte baino gehiagotan desagertuta egon den objeku historikoa berreskuratu dute Guardia Zibilak eta Frantziako Gendarmeriak elkarrekin egindako ikerketa luzeari esker. Balio handiko objetu hori 1932an Eibarko Emakumezkoen Talde Sozialistak orduan Espainiako Bigarren Errepublikako presidentea zen Niceto Alcala Zamorari oparitutako pistola da, Eibarrera egindako bisita batean eman zitzaiona.
XX. mendeko 40. hamarkadatik desagertuta zegoen arma hori 1931ko STAR D modeloko pistola da, guztiz damaskinatua, eta bertan honako inskripzioa ikusi daiteke: “Al primer ciudadano de la República. El grupo femenino de la agrupación republicana de Eibar”. Arma Luciana Larreategi artistak egin zuen Jazinto Olabe pintorearen tailerrean eta, orduko kronikek diotenez, bere ezkontz-bidaia atzeratu egin behar izan zuen egileak lana amaitzeko.
Orain arte pistola horren zuri-beltzezko argazki zahar bat baino ez zegoen. Bi polizia indarren arteko ikerketak hainbat urte iraun du eta, Parisen lau lagun atxilotzea ekarri duen operazioan, beste 25 arma luze, subfusil bat eta 3.000tik gora kartutxoz osatutako legez kanpoko artsenala aurkitu dute.