Eibarrek F Ligako lehen derbia galdu zuen Realaren aurka
2023/10/16
10:08
eta kitto!
Realak lehenengo 20 minutuetan sartutako hiru golek erabaki zuten norgehiagoka eta Nati Canok bigarren zatian lortutako golarekin markagailua txukundu besterik ez zuten lortu eibartarrek. Eibarrek F Ligako bosgarren partidua jokatu zuen Realaren aurka, baina derbia hasi eta berehala hasi zen okertzen Yerai Martinen jokalarientzat, Nerea Eizagirre tolosarrak 3. minutuan sartutako golarekin. Realak lehen zatian izandako aukerak gol bihurtuta donostiarren alde jarri dute lehia; bigarren zatikoa desberdina izan da eta hor eibartarrek gehiago gerturatu dira donostiarren atearen ingurura eta, horrela, 83. minutuan Nati Canok gola egin zuen: gol horrekin F Ligan debutatu eta bi astera estreinatu da. Azkenean, beraz, 3-1 Zubietan.
Yerai Martinek prestatzen duen taldearen hurrengo partidua zapatuan, hilaren 21ean, izango da. Villarreal izango dute aurkari Ipuruan, eguerdiko 12:00etan hasiko den partiduan.