Eibarrek gaur jarriko ditu salgai Sportingen aurkako partidurako sarrerak
SD Eibarrek, Viajes Premier-ekin lankidetzan, autobus bidaia antolatu du datorren zapatuko partidurako. SD Eibarrek 306 sarrera jarriko ditu salgai gaur Orsaixanen 20 eurotan, Molinonen jokatuko den partidurako. Sarrerak Orsaixanen bakarrik erosi ahal izango dira gaur eta bihar eta, Viajes Premier Eibarreko agentzia ofizialarekin lankidetzan, Gijonera autobusez eta sarrerarekin, 50 euroren truke erostea jartzen du armaginen zaleen eskura. Interesa dutenek Orsaixanen ere eskuratu ahal izango dute packa.
Autobusa 07:00etan irtengo da Eibartik eta partidua amaitzerakoan itzuliko da. Hori bai, bidaia antolatzeko gutxienez 40 lagunek eman beharko dute izena. Sarrerak erosteko ezinbestekoa izango da datu pertsonalak eta harremanetarako datuak ematea.