[ARGAZKIAK] Eibarrek jendez gainezka hartu du Korrika gaur goizean
2022/04/01
10:07
eta kitto!
22. Korrika gaur goizean pasatu da Eibartik, 09:30ak bueltan, eta herri barruan egindako ibilbide guztian jendeak erruz lagundu du haren martxa. Euskararen indarrak eguraldiak ezarritako oztopo guztiak gainditu ditu eta bidean izandako euri eta txingorrek ezin izan dute eibartarrek zuten Korrika hartzeko ilusioa zapuztu. Ikastexeetako gazteengandik hasi eta euren etxeetatik erosketak egitera irtendakoekin jarraituz, Eibarko kale guztietatik tropel handi batek zeharkatu du herria. Hiru urte pasatuta, euskalzaleek egarri handia zutelako euskeraren inguruko jaialdiarekin gozatzeko. Honako erakundeek eraman dute lekukoa gure herritik pasatu den 210. eta 211. kilometroetako ibilbidean: UNI Eibar-Ermua, Euskal Bizikleta, Amaña Jai Batzordea, Amaña ikastetxea, Debabarreneko ESI, Armeria Eskola, Eibar BHI, SD Eibar, KAXA, Josu Egigurenen lagunak, AEK, Astixa, Eibarko Gazte Mugimendua, Nalua, Baso Biziak, Legarre Jai Batzordea, Laboral Kutxa, Arrate Kultur Elkartea, Aspe pelota, Klub Deportiboa, Udaleko Euskara Saila, Udaleko langileak, LAB, Sare, Etxerat, Gure Esku Dago, Mogel gurasoak, Mogel ikastola, Eibar BHI gurasoak, San Andres ikastetxea, San Andres gurasoak, Sostoa abesbatza, Dendarien Elkartea, …eta kitto!, Akebai, Urkizu gurasoak, EPA, Hizkuntza Eskola, Eibar Rugby Taldea, Sortu, EH Bildu, PSOE, EAJ, Podemos, Kirolbet, Tekniker eta Codesyntax.
[foogallery id="117390"]
[foogallery id="117390"]