Eibarrek Malaga hartuko du gaur 21:00etan jardunaldiko azken partiduan
2018/01/22
15:37
eta kitto!
Malaga sailkapeneko azkena izango du gaur Eibarrek bisitari Ipuruan, 21:00etatik aurrera jokatuko den 1. Mailako 20. jardunaldiko azken partiduan. Eibartarrek 27 puntu dituzte, andaluziarrek baino 16 puntu gehiago, baina azken hauek entrenatzailea aldatu dute eta euren egoera iraultzen hasteko gogoz etorriko dira. Keko, Adrian eta Borja Baston itzuliko dira Ipuruara, justu eibartarrek Sergi Enrichen baja izango dutenean. Aurrelariak min hartu zuen atzo goizeko entrenamenduan eta ematen du lesioa larria izan daitekeela; hona heldu zenetik partidu guztietan parte hartu du aurrelariak eta gaurkoan egingo du huts lehen aldiz. Eibarrek hiru puntuak irabazten baditu, sailkapeneko zazpigarren postura igoko du berriro ere.