Eibarrek squash-eko Euskadiko txapelketa absolutoa hartuko du asteburuan
28 jokalarik hartuko dute parte Ipurua kiroldegian jokatuko den lehiaketan
2024/09/20
11:54
eta kitto!
Euskal Herriko 28 jokalari onenekin osatutako zerrendakoek lehiatuko dute bihartik aurrera Ipurua kiroldegian Euskadiko txapelduna zein izango den erabakitzeko. Tartean izango dira Sanjuanetan Eibarko Torneoa irabazi zuen Joel Eransus nafarra, puntako mailan diharduten Adrian Beloki edo Xabi Azaldegi eta, jakina, Sestaoko Benedikta taldeko ordezkari indartsuak. Ez dira faltako, ezta ere, Eibarko Klub Deportiboko ordezkari onenak, hor goian lehiatzen izngo diren Alberto Ferreiro eta Sergio Salgado.
Txapelketa barixakuan hasiko da, arratsaldeko 17:30ean abiatuko den lehen fasearekin, eta zapatuan jokatuko dira azken kanporaketak (final-laurdena, finalerdiak eta finala), goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldera arte luzatuko diren partiduekin.