Eibarren 10 koronabirus kasu berri atzeman dituzte eta intzidentzia-tasak gora egin du
2021/04/23
11:02
eta kitto!
Atzo 10 koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten herrian, aurreko egunean baino bi gutxiago, baina intzidentzia-tasa igo egin da, 571,45ean kokatuz.
Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan zazpi positibo atzeman zituzten (443,22); Deban bost (1.357,03); Elgoibarren (294,63) eta Mendaron bi; eta Mutrikun bat (508,09). Beraz, eskualdean 27 positibo berri atzeman zituzten guztira, aurreko egunean baino 15 gutxiago.
Atzo EAEn 10.907 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 978 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 117 Araban, 425 Bizkaian, 431 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 114 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 173 pertsona ZIUn daude.