Eibarren Akebaik, Eibar Merkataritza Gune Irekiarekin elkarlanean eta herriko autoeskolen laguntzarekin, saritu egingo ditu, lehenengo aldiz, gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzen duten herriko gazteak, hain zuzen ere, 16 eta 29 urte artekoak. Oraingoz honako proba teorikoak atera daitezke euskaraz: AM, A1, A2, A eta B.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Autoeskolen Federakuntzak abian jarri duten “Gidabaimenak euskaraz!” ekimenaren bitartez, zozketa bidezko erosketa-bonoak emango ditu Eibarren Akebaik herriko gazteek gidabaimena euskaraz gainditzeko egiten duten ahalegina saritzeko. Zozketa hau gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditu eta eskaera aurkezten duten guztien artean egingo da eta hiru sari egongo dira: 250 euroko erosketa-bonoa, 100 eurokoa eta 50 eurokoa.
Horretarako, baina, honako baldintza hauek bete beharko dituzte zozketan parte hartu nahi dutenek:
- Eibarren erroldatuta egotea.
- 16 eta 29 urte bitartean izatea.
- Gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzea.
- Azterketa teorikoa 2024ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean gainditzea.
Zozketan parte hartzeko, bidali emaila eibarrenakebai@gmail.com–era abenduaren 31 baino lehen ondorengo dokumentuekin:
- Ikastaroa eta/edo azterketaren matrikula ordaindu izanaren bankuko agiria
- Azterketa gainditu izanaren agiria
Informazio gehiago: eibarrenakebai@gmail.com / 943 708426
Gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera eskaintzen duten autoeskolen mapa hemen dago ikusgai: https://gidabaimenakeuskaraz.eus/autoeskolak/