Eibarren amaituko da bihar Euskal Herriko Itzulia
2016/04/08
17:12
eta kitto!
Astaná taldeko Diego Rosak irabazi du Arraten amaitu den Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapa eta Sergio Luis Henao lider dela jokatuko da bihar arratsaldean Itzuliaren azken etapa, erlojuz kontrakoa, Urkizutik irten eta, Arratetik pasa ondoren, Toribio Etxebarrian helmuga izango duena. Kirol agendari dagokionez, bihar 16:00etan Eibarrek Santiago Bernabeun jokatuko du Real Madrilen aurka, profesionalen pilota jaialdia izango da etzi Astelenan, lau taldek mailari eusteko partiduei egin beharko diete aurre (Avia Eibar Rugby Taldeak A Coruñan domeka eguerdian eta saskibaloiko Katu Kalek Ipuruan, waterpoloko Urbatek Orbean eta xakeko bigarren taldeak Deporren, hirurek ere bihar) eta hiru-txirloko Gipuzkoako Txapelketa hasiko da bihar Elgoibarko San Pedron. KIROL AGENDAN duzue kirol guztietako partiduak eta ordutegia.