Eibarren bederatzi koronabirus kasu berri atzeman dituzte
2021/04/29
10:38
eta kitto!
Atzo bederatzi koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten herrian, aurreko egunean baino hiru gehiago. Hala ere, intzidentzia-tasa jaitsi egin da, 553,25ean kokatuz.
Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan zazpi (449,47) positibo berri atzeman zituzten; Deban lau (1.778,84); eta Mutrikun (451,61) eta Mallabian bana. Beraz, eskualdean 22 positibo berri atzeman zituzten guztira, aurreko egunean baino bederatzi gehiago.
Atzo EAEn 11.986 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 876 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 70 Araban, 412 Bizkaian, 386 Gipuzkoan eta 8 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 83 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 192 pertsona ZIUn daude.
Bestalde, apirilaren 19tik 25ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 49 hildako egon direla.