Eibarren Bizi harrera programako kideak …eta kitto!-ko bulegoan izan dira gaur

Eibarren Bizi harrera programako kideak …eta kitto!-ko bulegoan izan dira gaur
2026/05/26 13:10
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarren Bizi Eibarko Udalaren harrera programako kideek …eta kitto! Euskara Elkarteko bulegoa bisitatu dute, elkartearen jarduna bertatik bertara ezagutzeko.

Bisitan zehar, …eta kitto!-k egiten duen lana azaldu zaie, bai eta elkartearen ibilbide historikoa eta egungo jarduera ere. Era berean, Eibarko jai nagusien inguruko azalpenak jaso dituzte, baita euskarak herrian eta inguruan izan duen bilakaerari eta garrantziari buruzkoak ere.

Bestalde, ...eta kitto!-ren Ongi Etorri programako bi kidek ere parte hartu dute saioan. Haiek programaren funtzionamendua azaldu dute, eta Eibarko eguneroko ohitura, bizimodu eta herri dinamikaren inguruko xehetasunak partekatu dituzte, herrira iritsi berrien integrazioa errazteko helburuz.