Eibarren ere elkarretaratzea egin zen zapatuan, Palestinako herritarren kontrako sarraskia salatzeko
2024/05/13
18:52
eta kitto!
Gernika-Palestina Herri Ekimenak egindako deialdiarekin bat eginez, Euskal Herriko 50 herri baino gehiagotan bezala, Eibarren ere SOS Rafah goiburuari jarraituta elkarretaratzea egin zen zapatu eguerdian. Palestinako herritarren kontra Israel egiten ari den "genozidioa" salatzeko Untzagan egindako ekitaldian ehun lagun inguru elkartu ziren.