Eibarren izango da bihar Yolanda Arrieta idazlea, "Etxe bat norberarena" liburuarekin

“Idazlearekin harixa emoten” saioan bere liburuaren gainean egingo dute berba Arrietak.
Eibarren izango da bihar Yolanda Arrieta idazlea, "Etxe bat norberarena" liburuarekin
2025/02/10 19:57
eta kitto!

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle-taldearen biharko saioan Yolanda Arrieta izango da "Etxe bat norberarena" liburuari buruz berba egiteko. Parte hartzaileek aukera izango dute egileari liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko. Beti bezala, ekitaldia Portalean izango da, 18:30etik aurrera.

Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. ...eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.

 

Idazlea

1963 Etxabarria (Bizkaia)

Irakasle ikasketak egin zituen, eta baita Antzerkia eta Kultur eta Gizarte Antropologia ere. Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, Literaturara hurbiltzeko saioak egiten ditu haur txikien guraso eta irakasleekin. Hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte literaturan zein helduenean. Literatura ardatz duten zenbait produktu ere sortu ditu: testu liburuetako Literatura atala, egutegi olgetariak, postalak, margotzeko liburuak, album familiarra... Prentsan ere aritu izan da azken urteotan. 

 

Liburuaren sinopsia

Habiaren babesa. Bake operatzailea. Aukerako ohikotasuna. Nondik-abiatu berri bat. Nora-itzuli atsegin bat. Ezeren faltarik ez. Dena bertan.