Eibarren oraingoz 1.517 norbanakok eta 68 entitatek eman dute izena Euskaraldian
Oraindik izena emateko aukera dago www.euskaraldia.eus webgunean eta txapak herriko hainbat tokitan jaso daitezke.
2025/05/20
11:06
eta kitto!
Aurreko ostegunean, maiatzak 15, eman zitzaion hasiera Euskaraldiari. 1.517 norbanakok eta 68 entitatek eman dute izena oraingoz Eibarren, baina egun hauetan ere, maiatzaren 25era arte, egongo da izena eman eta txapa jasotzeko aukera. Beraz, animatu zaitezte eta eman izena www.euskaraldia.eus webgunean, norbanako zein entitate moduan. Behin izena emanda leku hauetan jaso dezakezue Ahobizi edo Belarriprest txapa:
EUSKARA ZERBITZUKO BULEGOA
PORTALEA.
UDAL EUSKALTEGIA
PORTALEA.
AEK
Sostoa 1-1.
...eta kitto! Euskara Elkartea
Urkizu pasealekua 11.
ARMERIA ESKOLA
Isasi 36.
EIBARKO KLUB DEPORTIBOA
Toribio Etxebarria 16.