Eibarren ospatuko da bihar Baso Bizien Eguna

Unbeko kiroldegian elkartuko dira, 09:30ean.
Eibarren ospatuko da bihar Baso Bizien Eguna
2025/06/06 13:08
eta kitto!

Bihar ospatuko da urtero antolatzen den Baso Bizien Eguna, eta aurten Eibarren egingo da. Unbeko kiroldegian elkartuko dira, 09:30ean, eta handik mendibuelta egitera abiatuko dira. Arduradunen berbetan, “Eibarko Baso Biziak elkartearen inguruko nondik norakoei buruz hitz egiteaz gain, beste herrietako proiektuen berri jasotzeko aukera izango dugu. Animatu, egun polita izango da eta!”. Bakoitzak bere janaria eraman beharko du, eta izena emateko basobiziakplataforma@gmail.com helbidera idatzi daiteke.