Eibarren PSOE izan da garaile Europako Hauteskundeetan

Botoa ematera deitutakoen erdia joan da hauteslekuetara Eibarren
Eibarren PSOE izan da garaile Europako Hauteskundeetan
2024/06/09 22:06
eta kitto!

Europako Parlamentuko Hauteskundeak egin dira gaur, eta dagoeneko Eibarren zenbatu dituzte boto guztiak. PSOE izan da garailea Eibarren, eta 642 boto gutxiagorekin EH Bildu izan da bigarren.

PSOEk 3.602 boto jaso ditu hauteskunde hauetan eta guztien %34,57arekin nagusitu da Eibarren. Atzetik geratu da EH Bildu 2.960 boto eta %28,47koarekin, eta EAJ-PNV urrutiago geratu da 1.959 boto eta %18,84arekin. PP alderdiak 816 boto eskuratu ditu gurean (%7,8), eta atzerago geratu dira Podemos (300 boto eta %2,8) eta Sumar (263 eta %2,52). Vox-ek 145 boto izan ditu (%1,3).

Parte-hartzea %50,63koa izan da, apirilean egin ziren Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan baino ia 12 puntu gutxiagokoa (orduan parte-hartzea %62,37koa izan zen). Eibarren boto-emaileak 10.397 izan dira guztira.

2024ko apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hausteskundeekin konparatuz, PSOE, PP eta Podemos-ek igo dute botoetan. PSOEk 654 irabazi ditu. PPk 79 eta Podemos-ek 3. Besteek botoak galdu egin dituzte. Gehien galdu duena EAJ-PNV izan da,  1.847 boto gutxiagorekin. EH Bilduk 1.185 galdu ditu, Sumar-ek 123, eta Vox-ek 25.

 

 

Euskal Herriko datuak Berria eta EITB-ren eskutik:

Iturria: EITB

 

Iturria: Berria

 

Iturria: Berria