Eibart Gabonetako Artisautza Azoka abenduaren 15etik urtarrilaren 5era egongo da zabalik
2023/12/07
18:33
eta kitto!
Eibarko Udalaren laguntzarekin antolatutako Eibart Gabonetako Artisautza Azokak 19. edizioa beteko du aurten. Aurreko urteetan bezala, gune estali bat jarriko da Untzagan, hamar bat standekin; bertan artisautza (Zu gehi ni, Hartara, Isabel Orozco, Eskune, Bitxit Kool Lazaera, Mouxka, Eskulan) eta elikadura-produktuak (Lizagasar, Galletiak, Egotza-Maison Dufrexe) erosi ahal izango dira.
Azoka abenduaren 15etik urtarrilaren 5era egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era, baina abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ateak itxita izango ditu.