Eibart-eko artisauen azokia atzotik zabalik dago Bizikleta Plazan
Eibart Eibarko Artisauen alkartiak zortzigarrenez antolatu dau azokia Eibarko Bizikleta Plazan. Atzo bertan (eguena, hilak 20) zabaldu eta Errege Egunaren bezperara arte martxan egongo da, egunero 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara (abenduak 25ian eta urtarrillaren 1ian itxitta egongo da). Aurten 14 artisauk hartuko dabe parte, eskintza zabalarekin: bitxixak (zillarra, ehuna, beira, gantxillua...), egurrezko ontzixak, margotutako ehun eta gantxillo osagarrixak, telarrian egindakuak, narrua, eskuz margotutako umiendako arropak, errestauraziño eta birziklapenetik sortutakuak, krema eta jaboiak, errementarixa, luthierra…
Gaiñera, euren biharra ezagutzera emoteko, artisauak erakustaldixak eskintzen dittue eta eskulan tallarrak be antolatu dittue, Udaleko Kultura saillak emondako diru-laguntzari esker. Aurtengo tallarretan egurrezko biharrak landuko dittue hillaren 26 eta 28xan eta urtarrillaren 3an (arratsaldez karpan).