Eibart Garage zabaldu dute Zuloagatarren kalean
Gaur (barixakua, hilak 19) zabaldu dute Eibart Eibarko Artisau Elkarteak udalaren laguntasunarekin antolatutako Gabonetako Artisau Azoka. Eibart Garage aurten Zuloagatarren kaleko 5. zenbakiko garajean, Kultu eta Katu Kale tabernen artean zabalduko dute egunero, goizez 11.00etatik 14.00etara eta arratsaldez 17.00etatik 21.00etara (urtarrilaren 5era arte, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik). Eibarko zein kanpoko artisauek ipinitako hamaika postuk osatuko dute azoka eta, aurten berritasun gisara postu bitan artisau ezberdinak txandakatzen joango dira. Eibarko partehartzaileak Eskulan (beira), Ana Orozko (bitxiak eta poltsak), Nieves Maidagan (panpin, zaku eta markoak), Marta Irusta (zilarra), Ahiztak (textila), Iratxe Unanue (margotutako umeen erropa ), Aittu (erropak), 1964 (dekorazioa), Igor Unanue (egur taila eta txalapartatxoak), Miluta Design (poltsak) eta Marsi loradenda izango dira eta kanpotik datozenak, berriz, Mama Sew Sew (umeendako babero, mantak, txapelak…), Etoile (bitxiak eta bainujantziak), Zilargi (zilarra), Mendaroko txokolateak, Me Myself and Airin (sujetadoreak) eta artilezko patukoak.