Eibartar askok egin zuten bat Gernika-Palestina herri ekimenak atzorako deitutako mobilizazioarekin

Euskal Herri osoan 180 elkarretaratzetik gora egin ziren atzo.
Eibartar askok egin zuten bat Gernika-Palestina herri ekimenak atzorako deitutako mobilizazioarekin
2024/10/22 21:52
eta kitto!

Gernika-Palestina herri-ekimenak deituta, atzo Euskal Herri osoko plazetan elkarretaratzeak egin ziren, Genozidioa Stop! goiburuari jarraituta. Horrela, deialdiarekin bat egin zuten eibartarrak Untzagan elkartu ziren.
Gernika-Palestina herri-ekimenetik adierazi dutenez, “Aieteko Adierazpenera euskal jendartearen eremu sozial, sindikal eta politikoa zabala batu zen. Oinarri horrekin pasa diogu lekukoa tokian tokiko boluntarioen sareari, hala nola, eremu ezberdinetako eragileei. Goizean zehar, Iruñean, Tuteran, Bilbon, Gasteizen eta Donostian mobilizatu ziren, ELA, LAB, CCOO Euskadi eta CCOO Nafarroa, UGT Euskadi eta UGT Nafarroa, ESK, CGT LKN, STEILAS, Solidari, EHNE Nafarroa, ETXALDE eta HIRU sindikatuek deituta. Unibertsitatean ere, sindikatu eta ikasleen artean antolatuta, elkarretaratzeak egin ziren Leioan, Donostian, Gasteizen, Bilbon, Iruñean, eta baita Eibarren ere. Eta Ikastetxeetan ere askotariko elkarretaratze eta dinamikak egin ziren, hezkuntza komunitateak deituta”. Orotara, 180 kontzentrazio baino gehiago egin ziren.