Eibartar askok Urko puntan eman zioten ongietorria 2026. urteari

Eibarko Klub Deportibokoek Eibarko Mendiak Bizirik plataformakoekin batera egin zuten talde argazkia.
Eibartar askok Urko puntan eman zioten ongietorria 2026. urteari
2026/01/13 11:00
Silbia Hernandez Arrazola

Urtero bezala, eibartar askok Urko puntan ospatu nahi izan zuten urte berriaren hasiera. Eguraldi “mundiala” eta eguzkia lagun, Eibarko Klub Deportibokoek pozarren egin zuten urteroko argazkia, “10:30etako ordua errespetatzen”. Horrez gain, Eibarko Mendiak Bizirik herri-plataformakoek ere argazkia egin zuten, Deporrekoekin batera, “Energia berriztagarriak bai, gure mendietan makroproiekturik ez” aldarrikatzeko pankartarekin.

Eibarko Klub Deportibokoek urteroko talde argazkia egin dute aurten ere.