Eibartar bat Soraluzen hil zen atzo ondoezik sentitu eta gero
2022/09/02
10:52
eta kitto!
Atzo, eguena, 60 urte inguruko gizonezko eibartar bat hil egin zen Soraluzen. Ondoezik sentitu zen kirola egin ondoren; bihotz-biriketako erreanimazioa egin zioten eta baita desfibriladorearekin deskarga eman ere, harik eta anbulantzia etorri arte. Ordu eta erdi inguruz izan zen SAPAko errepidea itxita eta zirkulazioa herri barrutik desbideratu zuten kanpoko aldera.
Udaltzaingoak emandako xehetasunen arabera, gizonezkoa, kirola egin ondoren, ondoezik sentitu zen, autoan, SAPA inguruan. Bihotz-biriketako erreanimazioa egin zioten eta desfibriladorearekin deskarga ere eman zioten, anbulantzian eraman zuten arte. Baina azkenean hil egin zen.
Udaltzaingoak esandakoaren arabera, gertakariaren ondorioz, SAPA kanpoko errepideko zirkulazioa guztiz eten egin zen, ordu eta erdi inguruz, 21:00ak arte. Zirkulazioa bideratzeko, herri erdiko piboteak zabaldu eta haren bitartez herritik irtenarazi zituzten ibilgailuak.