Eibartar guztiak gonbidatu dituzte domekan Untzagan grabatuko den Euskaraldiko bideoklipean parte hartzeko
Eibarko euskalgintzako eragileak buru-belarri ari dira lanean Euskaraldia martxan jartzeko, eta aurten ekimen berezi bat daukate esku artean: aurtengo edizioko abesti ofizialaren (Bulego taldearen Gure bihotzaren taupadak) bertsio bat grabatu dute Jon Alonso abeslariak eta Eibarko Koro Gazteak, eta bertsio horri bideoklip bat egingo diote.
Eibarren AKEBAItik adierazi dutenez. "bideoklipean eibartarrek beren tokia izatea nahi dugu, eta horregatik parte hartzeko deialdi irekia zabaltzen dugu: apirilaren 27an (igandea), Untzaga plazan arratsaldeko 19:00etan".
Bideoklipean agertu nahi duen pertsona oro dago bertaratzera gonbidatuta: umeak, gazteak, helduak, adineko pertsonak, familiak, lagun-taldeak, etab.
Animatu zaitezte! Elkar mugituz egingo dugu!