Eibartarra hil da Barakaldon bere etxea kendu behar ziotenean
2012/11/09
00:00
eta kitto!
Gaur goizean bere buruaz beste egin du 53 urteko Amaia Egaña eibartarrak Barakaldon, bere etxetik kaleratzeko agindua betetzera zihoazenean. Jose Manuel Asensio Bizkaiko herri horretako zinegotzia izandakoren emaztea zen Amaia eta bera ere Eibarko zinegotzia izandakoa, PSE-EEko zerrendan, 1983tik 1987ra arte. Ramon Egaña Eibarko militante sozialista historikoaren alaba zen Amaia eta, jakin izan denez, Stop Desahucios plataformari laguntza eskatu zion, nahiz eta ez zion esan gaur aterako zutela etxetik. Eibarko Sozialisten Elkarteak, heriotza honen aurreko atsekabea erakusteaz gain, desahuzioen aurreko neurriak hartzeko deia egin du.