Eibartarrak-ek areto-futboleko taldea izango du denboraldi honetan
2023/10/10
11:28
eta kitto!
Aurreko barixakuan aurkeztu zuen Eibartarrak FT-k denboraldi honetan erabiliko duen ekipazio berria, udaletxean prestatutako ekitaldian. Klubak 140 jokalari izango ditu guztira, zazpi taldetan banatuta: Erregionaleko 1. Mailakoa, jubenil mailako bi talde, eta kadete, infantil eta alebin mailetako banarekin batera, aurtengo berritasuna izango den areto-futbolekoa.
Larragest Inmobiliaria izango da talde horretako babesle nagusia, Talleres Cañok Erregionaleko 1. Mailakoa babestuko du, eta Clinica Dental Gastesi eta Aker izango dira jubenil mailako taldeen babeslea.
Ekitaldian izan ziren, Jon Iraola alkatearekin batera, Eibartarrak FT klubeko hainbat ordezkari: Alberto Aberasturi presidentea, Aitor Campos koordinatzailea, Iñaki Osa talde nagusiaren entrenatzailea eta Jagoba Trujillo Futbol Emotion-eko ordezkaria.