Eibartarrak-ek bikain hasi du Erregional mailako igoera fasea

Eibartarrak-ek bikain hasi du Erregional mailako igoera fasea
2024/01/30 09:56
eta kitto!
Gure herriko Eibartarrak klubeko lehen taldeak ligako lehen fasean egindako bidetik jarraitzen du, eta igoera faseko lehen partiduan Aloña Mendiri irabazi zion Oñatin 1-4. Aloñakoek aurrea hartu bazuten ere partidua hasi eta berehala, bosgarren minutuan sartutako golari esker, aldageletara joan aurretik Iker Cobok sartutako bi golek irauli zuten markagailua. Bigarren zatian Julen Lopez izan zen beste bi gol lortu zuena eta horrekin erakutsi zuten nagusitasuna Iñaki Osa gazteak prestatutako taldeak. Datorren zapatuan, 15:30ean hasita, eibartarrek Hernani B hartuko dute Unben eta, igoeraren borrokan aurkari zuzena duten aurkariari irabazteko, Eibartarrak-ekoek asko eskertuko lituzkete zaletuen animoak.

Eibartarrak-eko beste ordezkariei begira, azken jardunaldian kadeteen taldeak 6-2 irabazi zion Ikasberriri, eta infantilenak 3-2 Zumaiakori. Areto-futbolean izan zuten Eibartarrak-ekoek porrot bakarra, 4-9 galduta Benetazkorekin.