Eibartarrak-ek denboraldiko lehen partidua galdu zuen Zumarragan

Eibartarrak-ek denboraldiko lehen partidua galdu zuen Zumarragan
2023/12/05 10:26
eta kitto!
1. Erregional Mailako bere multzoko lider izaten jarraitzen badu ere, alde handiarekin, Eibartarrak klubeko talde nagusiak denboraldiko lehenengo porrota jaso zuen asteburuan Zumarragan, Urolarekin 1-0 galduta. Harrobiko bestelako mailatan denetariko emaitzak izan dituzte Eibartarrak-eko taldeek: jubeniletan, A taldeak 1-3 galdu bazuen Amaikak Bat-ekin, B taldeak 0-3 irabazi zion Bergarari kanpoan; kadeteetan, Eibarko taldeak amore eman zuen Arrasatearen aurrean (3-1); eta infantiletan, 4-3 garaitu zuen Elgoibar Unben jokatutako norgehiagokan.

Bestalde, areto-futboleko taldeak aurkari indartsuegia zuen aurrean eta, maila eman bazuen ere, azkenean 3-5 galdu zuen DAD Kutxarekin.

Aurreko asteburuan argazkiko alebin mailako taldeak Bergaran jokatutako torneoan bi garaipen eta berdinketa bat eskuratu zituen, torneo bikaina eginez