Eibartarrak-eko talde nagusiak igoera faserako txartela eskuratu du

Eibartarrak-eko talde nagusiak igoera faserako txartela eskuratu du
2024/01/09 10:16
eta kitto!
Azken jardunaldian Aretxabaleta C-ri 2-8 irabazita, 1. Erregional Mailan jokatzen duen Eibartarrak Talleres Cañok igoera fasea jokatzeko txartela eskuratu du lehen fasea amaitzeko jardunaldiren baten faltan. Jokatutako 13 partidutik 11 irabazi ditu gure herriko taldeak, 42 gol sartu eta bakarrik 12 jasota. Maila horretako bosgarren multzoko sailkapenean bost puntuko aldea kentzen dio Elgoibar B bigarren sailkatuari eta hamarrekoa Aloña Mendi B hirugarrenari.

Azken asteburuan jokatutako bestelako neurketetan, Eibartarrak-eko ordezkariek emaitza onak lortu dituzte jubeniletan, kadeteetan Urkiren kontra jokatutako derbian galtzen zuten bitartean. Jubeniletako Eibartarrak B-k bana berdindu zuen Aretxabaletan eta Eibartarrak A-k 5-2 irabazi zion Aretxabaletari. Kadeteetan Urki 8-2 nagusitu zen Unbeko derbian.