Eibartarrak FT-k Gorengo Mailako lidergoa hartu du

Eibartarrek 2-1 irabazi zioten asteburuan Aretxabaleta UDA B taldeari
Eibartarrak FT-k Gorengo Mailako lidergoa hartu du
2026/10/13 13:27
Ekhi Belar Errasti

Joan den asteburuan Mutrikun galdu ondoren, garaipenaren bidera itzuli da Eibartarrak FT eta Gorengo Mailako lidergoa hartu du. Zuri-beltzek Aretxabaleta UDA B taldea jaso zuen ostiralean, urriak 6, Unben, eta 2-1 irabazi zuten.

Yassir Ayarchikek sartu zuen eibartarren lehen gola, 14. minutuan, eta atsedenalditik bueltan, 46.ean, Alexander Orozek aldea zabaldu zuen. Aimar Errastik 2-1eko ezarri zuen penalti jaurtiketaren bitartez 82. minutuan, baina eibartarrek ondo eutsi zioten markagailuari.

Garaipen horrekin, Eibartarrak lehen sailkatua da orain, 9 punturekin. Berdinduta du Getariako Keta taldea, eta atzetik hiru talde daude 7 punturekin.

Hurrengo jardunaldian, eibartarrek Lagun Onak B-ri egingo diote bisita, larunbatean, urriak 17, 15:30ean, Garmendipen (anexoan, belar artifizialeko zelaian) jokatuko den partidan.