Eibartarrak FT-‘Tarrak Day’ ospatuko du larunbatean
Goizean futbolean egin ondoren, eguerditik aurrera jai-giroan murgilduko dira futbolariak eta zaletuak
2026/06/04
17:28
Ekhi Belar Errasti
Larunbatean, ekainaren 6an, Eibartarrak FT-k bere egun handia ospatuko du: Tarrak Day. Taldeko jokalariez gain, familiak eta zaleak ere parte-hartzera gonbidatu nahi ditu eta, horretarako, egitarau zabala antolatu du.
Goizean, 09:00etatik 12:00etara, futbol txapelketa jokatuko da Ipuruako anexoan, ate irekien jardunaldian. Gainera, 11:00etan, Eibartarrak FT eta zaleen arte partida egingo da.
Kirol egin ondoren, festaren ordua helduko da. 17:00etan, Trinkete tabernan elkartuko dira eta 18:30ean kalejira egingo dute Ustekabe txarangarekin. 20:45ean, argazkia egingo da, eta 22:00etan Arkupen zerbait jateko geldialdia egingo dute. Ondoren, 23:30ean, Hator tabernan jaia egongo da.