Eibartarrak harro alebin mailako jokalarien progresioaz

Eibartarrak harro alebin mailako jokalarien progresioaz
2023/12/20 10:32
eta kitto!
Eibartarrak Futbol Klubekoek harrobiko gazteenek azken aldian egindako lana goraipatu dute, “bai jarreran, bai emaitzetan, aurrerapauso handiak eman dituztelako”. Horrekin batera, Gaizkak, Uhaitzek eta Patxik egindako lana azpimarratu dute. Harrobiko bestelako taldeek honako emaitzak lortu zitzuten azken asteburuan: infantil mailakoak 0-5 irabazi zion Lagun Onak taldeari Azpeitian; kadete mailakoak 0-5 galdu zuen Zarautzekin Unben jokatutako norgehiagokan; jubeniletan talde biek galdu zuten, Eibartarrak A taldeak 2-1 Ikasberriren zelaian eta Eibartarrak B taldeak 0-5 Arrasaterekin Unben. Erregionaleko Gorengoen mailan jokatzen duen lehen taldeak, bestalde, 1-4 galdu zuen Arrasaterekin etxean; hala ere, multzoko liderra izaten jarraitzen du. Azkenik, areto-futboleko taldeak emaitza bikaina lortu zuen, Makax taldearekin bosna berdindu eta gero.